XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

guziyagatik ere, gurutzearen onduan daukagu oraindik gure ama ssamurra: Stabat autem juxta crucem Jesu mater ejus.

Bazter guziyak illum ikusten zituan Jesusek, bere mingañ ondocho legortua nekez ibilliyaz, begui lausotuak goruntz jasorik, alako bakardadian zergatik lagatzen duan Zeruko Aitari galdetzen dionian, eriotzaraño laguntzen diyon Amak bere biotzian artu zuan estenkada, nik adierazteko baño zorrotzagua da.

Semeak egarriya daukala diyo, ur-pisska bat erango lukela, ta amaren aurrean illtzera dijuan semiak egarriya daukala esatia, amari ura eskatzia beste da ta gauz erraz ontan eziñ lagundu izatia, ur eske zeukan semechuari ur apur bat eman eziñak sortuko ziyon larritasuna, gogorra izan bear.

Kristaubak, nik estakit nola illda guelditu etzan gurutzearen oñean semeari beguira zegoan emakumerik biguñena.

Baña, Mariaren naigabeak, gure amarentzak gogorrak ziralarik, bere seme-alabentzat, guziyonzat dira erakutziz betetakuak.

Mariak berekiñ zituan zeru-lurrean zabaldurik zeuden animako aberaztasun guziyak; gurutzearen oñean goibeldutako Siongo alaba garbi sortua, zeruaren esanak: beti eguiñaz bizituagatik, urkamendiyan, seme gurutzetuaren onduan oso naigabetua daukagu.

Ikasi dezagun Ama Mariaren naigabe izugarriyetan, Jaungoikuak bialtzen dizkigun nekeak animaren onerako eramaten.

Estualdiyak larritzen gaituzten egun nekosuetan, oroitu gaitezen Gurutze Santuaren oñean egon zan Ama naigabetuakin, ta biotzeko arantza guziyak biurtu ditzagun animaren onian.

Etzaigu galerazten, Kristaubak, okerren bat guertatzen zaigunian naigabetzia, biotzeko oñaziak azaldutzia, bada Jesus-ek Jetzemaniko baratzan eta Mariak gurutzearen oñean, adierazo zuten beren larritasun aundiya (...).